ESTRASBURGOKO 2009/70 EPAIAREN INGURUKO JOKO POLITIKOA
Giza-eskubideen Europako Auzitegiaren mezua argia izan da. Demokrazian oinarritutako sistema batean iritzi eta egitasmo politiko guztiak gauzagarriak dira, beste egitasmoekin talka egin edota norbaiti kezka sortu edo mindu dezaketenak barne, baina helburu politikoak lortzeko bide guztiak ez dira zilegiak eta demokratikoak: Giza Eskubideen Europako Itunak (1950) ez du babesten helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzea.
Epaiak bere pasarte batean honela dio: alderdi politiko batek legearen aldaketa eska dezake eta baita legezko edo Konstituzio mailako Estatu-egituren aldaketak eskatu ere, baina bi baldintzekin: (1) aldaketa horiek eskatzeko erabiltzen diren bitartekoek guztiz legezkoak eta demokratikoak izan behar dute; (2 )proposatzen den aldaketak oinarrizko printzipio demokratikoekin bat etorri behar du. Horregatik guztiagatik, egitasmo politiko baten arduradunek ezin izango dute Itunaren babesa eskatu ezarri zaien isunen aurka, baldin eta indarkeria erabiltzera sustatzen badute edo proposatzen duten egitasmoak ez badu demokraziaren arau bat edo gehiago errespetatzen edota egitasmoak demokrazia bera eta demokraziak aitortzen dituen eskubide eta askatasunen suntsipena bilatzen badu.
Giza Eskubideen Europako Auzitegia ez da sartu Batasunaren helburu politikoen zilegitasuna aztertzera, hots, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa. Aitzitik, bitartekoen zilegitasuna aztertzera mugatu da, eta horretan argi dago ETAren ekintzen ondorioz hainbat pertsonek bizitza galtzea edo bestelako eskubide-urratze larriak (lesioak, bahiketak, hertsapenak…) jasateak pisu handia izan duela hartutako erabakian.
Bada halere pelikula honetan beste aurpegi bat guztiz isilarazita gelditu dena. Hain zuzen, Espainia eta Frantziako estatuek ere euskal herritarren eskubideak urratzen dituztela. Bai orain, bai historia luzean zehar euskal herritarrak irain eta bidegabekeria izugarriak jasan dituzte, hala nola exekuzioak, bahiketak, torturak, ideia abertzaleak azaltzen zutenen kontrako errepresioa etab. eta horien bidez euskal herritarroi gure etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea ukatu egin zaigu lehen eta gaur egun ere. Azken ekintza bidegabeen artean aipatu behar ditugu Jon Anzaren desagertzea eta bost buruzagi abertzaleen atxiloketak, hain zuzen Estrasburgoko epaiak eskatzen duen borroka-moldeen alde lan egiten ari zirenean.
Ezin ukatu, nolanahi ere, XXI. mendean bizi garela eta gure herria Europan kokatuta dagoela, politikoki eta ekonomikoki bateratzeko asmotan dabilena. Ingurumari horretan jokatu eta jardun behar dugu denok, bai euskal subiranotasunaren aldekoak eta bai Espainiarekin bat eginda jarraitzea nahi dutenak. Denoi dagokigu elkar errespetatzeko bidea emango ligukeen bizikidetza-esparru demokratikoaren joko arauak zehaztea.
Estrasburgoko epaian, Euskal Herriak pairatzen duen gatazkaren ikuspegi metodologikoa nagusitu da zalantzarik gabe, baina hori bezain garrantzitsua da azpimarratzea –eta epaiaren alde jarduten dutenak isilarazi egiten dute mezu hau- epaiak aplikatu duen doktrina guztiz salbuespenekoa dela eta indarkeriarik gabeko egoera batean alderdi politiko batek «legearen aldaketa eska dezake(la) eta baita legezko edo Konstituzio mailako Estatu-egituren aldaketak eskatu», beti ere, bitarteko demokratikoen bidez eta indarkeriarik gabe. Bortxarik gabeko egoera batean beraz, Europako Giza Eskubideen Itunak ez du babesten alderdi politiko bat legez kanpo uztea.
Horrela bada, euskal gizarteak, bere aniztasun eta konplexutasun osoz, arduradun politikoei irtenbideak eskatzen dabilkie Euskal Herrian dauden egitasmo politiko ezberdinen arteko bizikidetza antolatzeko (independentzia eta estatuekiko mendetasuna). Kataluniako legelari ezagun batek dionez, askotan irtenbidea bilatu baino garrantzitsuagoa izaten ohi da arazoa bideratuta edukitzea, horrela egonik errazagoa baita konponbidea aurkitzea.
PSEko ordezkari politikoek, aldiz, Gasteizko Legebiltzarrean Estrasburgoko epairi atxikimendua eskatu diotenean ez dira irtenbideen bila ari. Herritarrok asperduraz begiratzen diegu horrelakoei, izan ere ekimen horien bidez ez da ezelango aurrerapausorik ematen gatazkaren konponbidean. Xede bakarra du: PSEk Jaurlaritzara heltzeko izan duen zilegitasun defizitari bidea ematea, gehiengo distortsionatu baten bitartez iritsi baita. Hala ere, lortuta ere Legebiltzar osoko berrespena epaiarekiko, horrek ez dio herritarren aurrean gaurko Jaurlaritzak duen zilegitasun hutsuneari konponbidea emango.
Nolanahi ere, PSEk Estrasburgoko epaiaren inguruko eztabaida horretan interesgarria da azalaraztea Estrasburgoko ohiko doktrinaren mezua: bide politiko eta demokratikoen bidez Estatuei aurre egin dakiekeela eta bere lege eta Konstituzioak aldatzea eskatu. Hori dela-eta, galdera bat bururatzen zaigu: bortxarik gabeko egoera batean, zein urrats daude egiteko prest alderdi unionistek Euskal Herrian eztabaidagai dauden egitasmo politiko guztiak gauzagarriak eta bideragarria izan daitezen eta Euskal Herriaren eraikuntza posible izan dadin herritarren zati handi batek hala nahi badu?
Eragile politiko guztion ardura da bizikidetzari irtenbidea bilatzea eta proposamen zehatzak egitea Euskal Herriak esparru demokratiko berria lor dezan, non egitasmo guztiak gauzagarriak izango diren, beti ere bitarteko demokratikoak erabiliz eta indarkeria mota guztiak alboratuz.
Eragile subirano zale eta abertzaleei dagokienez (alderdi politiko, erakunde sindikal eta sozialak), Europako Giza Eskubideen Itunarekin bat datorren estrategia politiko bat bilatu behar dugu eta horrekin batera jarrera- eta balore-aldaketa sakon bat birformulatu, gaur egun dagoen dispertsioa eta elkarrekiko mesfidantzak gainditu ahal izateko eta lankidetzarako esparru berri bat sortzeko, elkarrekin lortu beharreko helburuak gauzagarriak bihur ditzagun auzolanean.
Estatuekiko atxikimendua duten alderdi politiko, sindikal eta sozialei dagokienez, berriz, alferrikako ekimenak aurkezteari utzi behar diote eta gobernatu nahi duten errealitate sozio-politikoari aurre egin. Alfonbra azpian arazoak ezkutatzeak ez du inora eramaten eta gainera denborarekin ordaindu egiten da.
Zelai Nikolas eta Xabier Berruezo. Euskaria Fundazioa
zelainikolas@gmail.com
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) | |
| Microdonación de 2 euros | Donación de importe libre |





#1
16-11-2009 22:35
En el parrafo segundo 2)debe ser compatible con los principios democraticos fundamentales- si los votantes son todo el estado democraticamente es inviable la independencia . Los derechos Humanos ahora mismo tal como estan las cosas pueden decir que no tenemos derechos como pueblo haya o no haya violencia?.
Los catalanes tienen que pasar el filtro del constitucional para el estatuto no se les puede achacar violencia ¿si les recortan las minimas bases para ser una nacion es decir para poder independizarse derechos humanos de Strasburgo( es el punto 1) podrian apelar ?.
Hay una premisa erronea bajo mi punto de vista los unionistas no tienen por que ofrecer nada puesto que solo les hace falta tiempo , nosotros como pueblo no podemos ir a estrasburgo a pedir nada segun creo por que nos dicen que esto  es una democracia con lo cual se vota y ya esta .
En el ultimo parafo creo que esta la contestacion nos quedamos con lo que nos quieran dar los unionistas , ¿que objetivos comunes podemos tener los independentistas y los unionistas , los capitalistas y los socialistas ? si vuestra reflexion es que nos aguantemos y aprendamos a que las cosas son asi pues que no entiendo todo este panfleto
Valoración: 4
| Avisar provocación
#4.- Jarri gaitezen lanean!!!!
herritar xume bat|17-11-2009 12:37
bla, bla, bla...
cuándo Batasuna o hb ha utilizado la violencia armada?
O hablamos clarito o aquí no se aclara nadie... Lo que está ocurriendo en este país es un genocidio político y, o somos responsables, o este pueblo no va a poder subsistir. La única opción es la creación de un estado vasco, con una estación intremedia que lo posibilite; un marco democrático.
Lo demás, es palabrería y no querer comprometerse. Ya vale! Jarri gaitezen lanean! ORAIN!!!!
Valoración: 7
| Avisar provocación
#5.- al 2
17-11-2009 15:24
soy el 1 : no se me entiende por que si ser inteligente es hacer dejacion de mis derechos o  pensar que la independencia es lo mismo que el anuncio de IKEA la republica independiente de mi casa pues vale para ti valdra pero yo  eso le llamo asimilacion y yo no hablo de violencia para nada lo que quiero es que me espliques como pensais llegar a la independencia segun tus premisas parrafo 2 puntos 1- 2 que es lo que yo no se como    se puede solucionar democraticamente .
Los unionistas si querrian solucionar este conflicto hace años que nos hubieran dejado en paz . Entonces como les vas a obligar a los unionistas que se olviden de sus propositos? y no metas por favor la violencia  , que si fuera el problema los catalanes tendrian la independencia  hace tiempo . 
Valoración: 4
| Avisar provocación
#7
UN ABOGADO CON LA TARDE ABURRIDA|18-11-2009 18:32
"El Tribunal Europeo de Derechos Humanos no ha entrado a analizar la legitimidad o no de los objetivos que persigue Batasuna, esto es, la independencia y socialismo para Euskal Herria. Únicamente se ha pronunciado sobre los medios entre los que ha pesado indudablemente que ETA realiza acciones armadas..." NAURALMENTE, ES QUE EL FIN NUNCA PUEDE JUSTIFICAR LOS MEDIOS ¿o va a resultar que estás de acuerdo con las tesis de maquiavelo?. El TEDH lo que viene a decir es que los derechos fundamentales del hombre (sobre todo el derecho a la vida) no se pueden violar para lograr unos fines politicos, sean cuales sean. Eso es lo que diferencia a las democracias de las dictaduras.
Valoración: 0
| Avisar provocación
#8
18-11-2009 19:06
Que tiene que ver ETA con BATASUNA ?
Si entras en este pensamiento que no realidad , te dire que Gobierno español es el de la PAZ DURADERA por que tiene tropas en Afganistan segun tu EL FIN NO JUSTIFICA LOS MEDIOS  POR LO TANTO GOBIERNO ESPAÑOS ILEGALIZADO YA .y estoy en contra de la violencia pero no solo de una sino de todas lo mismo que BATASUNA
Y si dices que van en son de paz es el despiporre
Valoración: 0
| Avisar provocación