Un año sin Carlos.
Iruñerriko Gazteri Antifaxista eta borrokalariari dei egiten diogu
'Un año sin carlos. Ni olvido ni perdón. Faxismoaren aurka, ekintza zuzena.'Lemapean, azaroaren 11an burutuko den kontzentraziora Carlos gaztearen hilketaren lehen urteurrenean arratsaldeko 19:30etan Iruñako Merkaderes kalean (Banesto sukurtsalaren parean).
Urte bat Carlos barik. Faxismoaren aurka, atzerako pausorik ez.12 hilabete pasa dira 2007ko azaroaren 11tik, Carlos Palomino gaztearen bihotzak taupatzeari utzi zionean. 'Democracia Nacional' delako alderdi neonaziaren manifestazio batetara zihoan faxista batek, labankada batez bizia kendu zion, 16 urte soilik zituenean. Gaztea izanda ere, mutiko konprometitua eta militante antifaxista zen, arrazakeria eta xenofobiaren banderaren pean biolentzia erabiltzen duten horien ezagutza fina zuena. Bere delitu bakarra: bere auzoarekiko, oprimituekiko, langileriarekiko, etorkinekiko eta behartuekiko konpromezua; bere ametsa: justizia herriarentzat eta faxismoari balazta ipintzea.Egun gogoratu honetan, gure borroka kide izan zenaren hilketaren urteurren honetan, faxismoaren biktima izan diren guztiak ere gogoan izan nahi ditugu; erahilak, kolpatuak, makilaratuak eta apalduak izan direnak. Beraientzat guztientzat eta beraien familia eta lagunentzat, gure zinezko aitortza.Ezin ditugu ahaztu talde erahiltzaile hauei babesa ematen dietenenei, alderdi politiko 'demokratak' autoizendatutakoak eta kolore guztietako poliziak, kasu askotan talde hauen partaide zuzenak direnak, Carlos-en erahiltzailearen kasuan hurrun joan gabe, Josue Estébanez de la Hija, militar profesionala dena.Iruñatik, Euskal Herriko bihotzetik, borrokaren frentean utzi gaintuztenen oroimena egunero bizi mantentzeko lanean jarduten duten guztiei besarkadarik beroena bidali nahi diegu. Bereziki, Madrilgo mugimendu antifaxistari, duintasun osoz borrokan jarraitu eta jarraituko duelako, Carlos bezalako kideak gure oroimenean mantenduz.
Ez barkamenik, ez ahanzmendurik.Omenaldirik hoberena, borroka jarraitzea.
Más información:
Si quieres contribuir a que Kaos en la Red pueda seguir publicando artículos como este, puedes hacer tu donación en:
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) |
Microdonación de 2 euros
| Donación de importe libre
|