El Salvador salbatu daiteke! Eskerrak! Ezkerraz. Azkenean, kostata, sasi guztien gainetik, beldurrak aldenduz, ezkerrak irabazi du. Hori dirudi. Itxaropena nagusi. FMLNek Amerika osoan arnasten den haize berriaz baliatuz salvadortarren beldur historikoak gainditzea lortu du. Ez baita makala, Amerikako gerrarik bortitzenetarikoak beldurrak egonkortu zituen eta.
El Salvador. Hain txiki hain handi. Osotasuna, muturra. Tragedia eta exenplua. Gerra Hotzaren adierazle teoriko paregabea, gerra sozialaren paradigma argia, estatu terrorismo basatienetarikoaren eredu eta laborategia, iraultza herrikoiaren nahia eta indarra. Bakegintza prozesuen exenplu nabaria, frustrazioaren eskutik muturreko transformazio soziologikoen lagina. Inperialismo basatienaren ortua, internazionalismo konprometituenaren islada. “Kristautasun askatzailearen” eta marxismo iraultzailearen ispilu. El Salvador, hainbeste eta hain gutxi, dena eta ezer ez.
Gerran, 1980-1992: 75.000 hildako. “Pakean” 1992-2009:Horrenbeste. Aski da.
1991n FMLNk gerra irabazita zuen. San Salvadorreko auzo aberatsean borrokan ari zirela “komandanteak gelditzea agindu zuen”. Berandu zen. AEBek ez zuten 1992an azken orduko “beste Nikaragua” bat onartuko, Gerra Hotza irabazita zutenean eta Nikaragua “berreskuratuta”. “Sasoi berriak” bake negoziaketen sasoia, itxurakeria, Han eta hemen, Salvadorren edota Palestinan. Bake prozesua deritzotena bakegintza prozedura hutsa zen. Tranpa. Desmobilizazioa azaleko aldaketen truke. 17 urte geroago gerra azaltzen zuen arrazoiak dirau: muturreko pobrezia, gizarte desegituraketa, inpunitatean oinarritzen den gutxiengo baten jabego lotsagabea, biolentzia basatia, dohaineko heriotza.
Injustizia sustraitzen den oinarri berdina baina azala eraldatua. 17 urte hauetan botere ekonomiko eta politikoa betikoen eskuetan jarraitu badu ere, gizartearen desideologizazioan oinarritu da, desilusioan. Nazioarteko ezkerraren krisia, “Marak”, sekta ebangelisten eragina, nazioarteko korporazio ekonomikoen papera, “Gobernuz Kanpoko Erakundeen” zurikeri lana...eta beldurra...betiko beldurra, egituratua, faxista.
Baina egun itxaropena da nagusi. Amerikan zehar haize sendatzaile bat dabil. Beldurrak gainditzen laguntzen duen haize berritzailea. Garestia da, ahaztu ezina. El Salvadorrera heldu da. Martík bere sasoian leihoak irekitzean lortu nahi zuena, Bego Gartzia Garestarrak sendatzen zuenean eragiten zuen airea bezalakoa; Romerok itxaropenaz gozararazten zuena; Arriaranek oztopo guztien gainetik bihotzez zabaltzen lagundu zuena...eta hamaikak dena emanez injustiziaren aire biziatu eta ustela desagerrarazten lagundu zutenen eskutik, garesti baina bizia den haize freskoa, garbia, berria, askea.
Askatasunaren haizean txertatuta daudelakoan...
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) | |
| Microdonación de 2 euros | Donación de importe libre |
#3
19-03-2009 10:18
Hori ez da guzitz egie... daur bat FMLN hor egotek 80.hamarkadan aurrera eraman zuten borrakaren ondorio da, borroka hori aurera eraman ez balute FMLN etzan ezta existitu ere egingo.
"Haize hori borroka armaturik gabe sortzen ari da. Batasun eta borroka demokratikoaren poderioz" Oso polita geratzen da esaldi hau, baina nahikoa da, utz dezagun demagogia alde batera mesedez. Beste adibide bat, zuk uste duzu Irlandan borroka armaturik gabe gaur egun dauden tokira iritsiko zirela?
Valoración: -1
| Avisar provocación
#4.- Estamos tontos o qué????
Kepa|19-03-2009 20:28
Bleps blups, blops baina non demontre irakurri duzu esaldi hori??  "Haize hori borroka armaturik gabe sortzen ari da. Batasun eta borroka demokratikoaren poderioz" ?????Gabirelen artikulua irakurrita ez dut inondik inora zuk atera duzun emaitza ateratzen... Non jartzen du ba borraka harmatuarekiko kritika?'?
Ez ahal da izango kriston paketea diozula eta ke se te va la olla???
Valoración: 0
| Avisar provocación