20 urte igaro dira jada Deustuko gazte talde batek batzeko beharra ikusi eta antolatzen hasi zenetik. Garai horietan ahal zuten tokietan biltzen ziren: herri ikastetxean, AEK-n... Bi urte geroago gaztetxean sartu ziren eta horrek are gazte gehiago hurbiltzea ekarri zuen.
20 urte hauetan zehar Luzarra kaleko eraikin zaharra kolorez eta biziz josi dute gazteek, gazteentzako eskaintza urria duen auzoan alternatiba desberdinak eskainiz: tailerrak, jaiak, talde eta kolektibo desberdinentzako espazioa, taldeei euren musika ezagutarazteko aukera...
18 urtetan Deustun ezagututako Gazte Lokalari Txoridendaren proiektua batu zitzaion iaz. Metro karratuen zabalkuntza horrek sorkuntzarako aukera handiagoak eman eta alternatiba berriak sortu dira: liburutegi berria, zinema, serigrafia tailerra, baratza... Horrez gain, auzolagunekin harremanak sendotzeko balio izan du, gazte asanblada eta autogestioaren proiektua hobeto ezagutarazi eta auzokideek euren jarrerarekin babestu dutelako.
Gaztetxetik kanpo, Gazte Asanbladak auzoko bizitzan parte hartze aktiboa du bai Jai Batzordean, bai jaietan gaztetxerako egiatarua prestatuz, bai konpartsa bezala parte hartuz...
Asko izan dira bertatik pasatu diren belaunaldiak eta lokal osoan zehar daude horren lekukoak. Asko autogestioaren aldeko hautua egin eta 20 urte hauetako batzuk bizi izan dituztenak. Beste asko bai lehen asanbladan eta bai orain kanpoan oraindik parte hartzen dutenak.
Horientzat denentzat eta animatu nahi duen beste edonorentzat, urteurren hau ospatzeko Deustuko Gazte Asanbladak aste osoko urteurrenerako egitarau oparoa prestatu du, ekintza anitzekin, pertsona guztiek bere espazioa izan dezaten proposamenaren barruan. Izan ere, oso egitarau irekia da (ipuinkontalaria, tailerrak, txapelketak, bideoemanaldia, musika...), edonori irekitako proiektua delako, eta nahi duenarentzat, ateak irekita ditugu!
PROGRAMAZIOA
ASTELEHENA 8
19:30. Gazte lokalean
Helduentzako ipuin kontaketa
ASTEARTEA 9
19:30.Gazte lokalean
Itsasoaren alaba (ZIRIKATZENen eskutik)
ASTEAZKENA 10
19:30. Gazte lokalean
Tertulia asanblada
Deustuko gazteko belaunali guztien asanblada!
Tea, kafea, argazkiak…
OSTEGUNA 11
19:30.Txoridendan
Ogigintza tailerra
21:00 Gazte lokalean
Jam Session.
Animatu eta ekarri zure musika tresnak!!
OSTIRALA 12
19:30. Deustuan zehar
Gurpil poteoa!! Ekarri zure gurpildun garraioa eta tuneatu!!
21:30. Gazte lokalean
Txirritxorra
LARUNBATA 13
11:00. Txoridendan
Merkatuaren irekiera
11:00. Txoridendan
Hego haize
12:00.San Pedro plazan
Tailerrak
13:30. Deustuan zehar
Joku poteoa
15:00.San Pedro plazan
Bertso bazkaria (hamaika bertuteren eskutik)
18:00.Plazan
Honda txapelketa
18:00.Txoridendan
Futbolin txapelketa
18:00.Frontoia
Pala finala
19:30 Deustuan zehar poteoa
20:30.Gazte lokalean
KONTZERTUAK
Priscila
talde sorpresa
Egunean zehar…
Merkatua
Graffiti
Argazki erakusketa
IGANDEA 14
13:30.Gazteko baratzan
Vermout session Drug Swing-en eskutik
Más información:
Si quieres contribuir a que Kaos en la Red pueda seguir publicando artículos como este, puedes hacer tu donación en:
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) |
Microdonación de 2 euros
| Donación de importe libre
|