Jacques Massey kazetaria era irakaslea da. Hainbat talde armatuei buruz lan ikerketak argitaratu ditu eta hemendik aste batzuetara "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburua plazaratuko du Flammarion argitaletxearen eskutik. "Gara" eta "Le Monde" egunkariek zabaldutako bidetik, Jon Anza aferari buruz sakondu du egileak, orain arte bahiketari buruz emandako datu zehatzenak eskeiniz. Gaur "Le Journal du Pays Basque" kazetak Anza aferari buruz Massey-ek ematen dituen informazio berriak jasoten ditu. KAZETA.INFOk liburuaren pasarte baten berri ematen dizue. Bertan, egileak Frantzian dituen iturriek Espainiako Poliziari egozten diote «Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago "gertakari horri buruz " telefono entzuketak badirela ziurtatzen du idazleak. Hona hemen liburuaren pasartea.
Maite UBIRIA / BAIONA
Liburua otsailean izanen da salgai. Alta, Jacques Massey-ek laster publiko zabalak eskuratuko duen liburuaren ale batzuk han-hemenka banatu ditu: kazetarien artean gehienbat. Normalean, liburu horren aurrerapenak ezin dira argitara eman, argitaletxeak hala gomendatuta, baina egileak preseski baimena eman du, kasu honetan, liburuaren azken hitzan jorratzen duen gaiari buruz hainbat xehetasun plazaratzeko.
Atal horretan, hain zuzen, Jon Anzaren desagerpenaren gaia jorratzen du kazetariak. Joan den abenduan 4an "Le Monde" egunkariak irekitako bidean sakotzen du unibertsitate irakasleak. Hala ere, Frantziako terrorismoaren aurkako zerbitzuetatik gertu dagoen mintzakide batek informazio zehatza eman diote kazetari frantziarrari «kasu arriskutsu» honi buruz.
"Gara" kazetak joan den urriaren 2an plazaratu informazioak Frantziako ikertzaileengan sortutako eragina aipatzen du, behinik behin, Massey-ek. Bere erranetan, independentisten «zuhurtziaz jokatu dute» Anza auzian, itxaron egin dute, eta « ez dira oholtzara igo» EAJ-ko mintzakideek «emandako informazioari esker bere ikerketa propia» burutu arte.
Kazetariak berehala lehen datu garrantzitsua ematen du. Polizi Judizialaren Terrorismoaren aurkako Zuzendaritza Ordea izanen dela Polizi Espainolaren mintzakide Frantzian gogora ekarri eta gero, «interlokutore horietako batek» emandako informazioa eskeintzen du liburu egileak.
« Beraiek ziurtatzen dutenez Espainiako Poliziaren zerbitzu sekretuetako unitate batek (CGI, Central General de Informacion" delakoa aipatzen du idazleak ) eman du Jon Anzaren aurkako kolpea». Are gehiago, «gertakari honi buruz telefono entzuketak badira».
Direction Centrale du Renseignement Intérieur ( DCRI, zerbitzu sekretuak ) delakoan informazioa hori ez dutela ezeztatu ez da ondoren ikertu ere gaineratzen du Massey-ek.
Guardia Zibilarekin elkarlana babestu eta eskandalua ekidin
Kazetariak azaltzen duenez, DCRI-ren mintzakide nagusia Guardia Zibila da eta frantziar zerbitzuen lehentasuna «ETAren aurkako borrokan Frantzian jarduten duten agenteekin» elkarlana «babestea izanki», DCRIk «Anza aferaren ahal den eta urrutiago ezarri nahi du bere burua». (Irakur ETAren agiria hemen )
Anza auzia «arriskutsua» dela frantziar zerbitzuendako nabarmentzen du Massey-ek. Eskandalu bilakatu daitekela gaineratzen du idazleak.
«Anza aferak eskandalua eragin dezake frantziarrek interbentzio horien xehetasunak –gutxienez, espainiar poliziarenak- ez dituztela ezagutzen agerian utziko lukeelako. Handik aurrera ezinezkoa litzateke legearen mugan, edo haratago, ezkutuko ekintzak baztertu. Konstatazio horrek operazio honen izaera berari buruz zalantzak sortzen ditu. GAL garaiarekin nahasmena sortu gabe. Independentistek hala nahi balute ere» idatzi du aspalditik ikerketa kazetaritzan murgiltzen den idazleak.
Hala ere, kazetariaren ustez, «Justiziak nekez ahal du dozierra bururaino eramatea, Jon Anza desagertu eta gero “garbiketa lana” bereziki ondo egin baita…» (Ikus Anne Kayennakis, Baionako prokuradorearen adierazpenak )
(Jacques Massey-ek idatzitako liburuan oinarritutako informazioa duzue hau. Jon Anzari buruz egileak idatzitakoa gure iritzia atalean, plaza libre-an, atzeman dezake irakurleak. "Le Journal du Pays Basque"k 14.00etatik goiti kazeta horrek frantsesez idatzitako artikulua sareatuko du )
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) | |
| Microdonación de 2 euros | Donación de importe libre |








#1.- Las penas mas duras de Europa
Paz|26-01-2010 20:25
RuGALcaba que tanto se jacta de tener las  penas  mas severas de Europa ( claro que solo contra los vascos independentitas)    lograra castigar a este grupo policial que se ensaño contra Jon Anza?  Lo dudo.    PAZ
Valoración: 10
| Avisar provocación
#2
Arroyo|26-01-2010 20:50
Alguna posibilidad de leerlo en castellano?
Gracias.
Valoración: 3
| Avisar provocación
#3
a arroyo|26-01-2010 21:27
creo que por ahora no hay traduccion al castellano, pero si por casualidad dominas el frances, en la pagina del journal du pays basque tienes el comunicado en dicha lengua.
Valoración: 1
| Avisar provocación
#4
27-01-2010 00:02
Pues ahora sólo falta saber el nombre de los cabecillas.
Valoración: 5
| Avisar provocación
#6.- estupideces policiales
para el nº5|27-01-2010 13:02
que hipocritas sois que este comentario vuestro cae en saco roto pero si alguien se acordara de vuestros compañeros y/o amigos como diciendo que estan de expedicion lunar por lo menos muchos problemas tendriamos.
Valoración: 0
| Avisar provocación
#7.- A Jon y a mi hermano Jorge, ellos saben porque.
Madrileño.|28-01-2010 01:01
Esta vez me  asomo al borde
para escribir mi poema
y me siento en su filo
mientras todo se va al garete.
Esta vez pongo nuestra música a todo volumen para no pensar
mientras mi corazon se pinta
con el tinte siniestro y perpetuo de la muerte.
Ya no irás a más conciertos.
Tras tu marcha
todos siguen vivos en el baile de los hijos de puta.
Y cualquier noche apareces
rodeado de tu aura sin hablar,
otro incendio en el corazon de los tuyos,
y los que quedan.
Déjame,si sirve de algo,que te jure
que haré reposar mis versos
hasta que agarren la patina de la belleza.
Y quiero hablar de ti,
de tu mirada en las fotos,
del llanto que estrangulo por deber.
Y quiero hablar de ti,
porque es justo.
(Eloy)
Valoración: 2
| Avisar provocación
#9
28-01-2010 20:11
DONDE ESTA JON ?  ASKI DA !!    YA ESTA BIEN !!
Valoración: 4
| Avisar provocación