1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zuten. Palestinarrek Nakba, Hondamendia deitzen diote egun horri. Estatua sortu baino lehenagotik, israeldarrek garbiketa etnikoari ekin zioten, ahalik eta lurralde gehien kontrolatzeko eta ahalik eta palestinar gehien hiltzeko edota erbestera bidaltzeko. Orduan ia 800.000 palestinar euren etxeak uztera indarrez behartuak izan ziren, errefuxiatuak bilakatuz. Egun, lau milioi baino gehiago dira errefuxiatu, populazio palestinarraren gehiengoa.   Nakbatik 61 urte pasa badira ere, palestinarren egoerak ez du hobera egin. Are gehiago, biziki okertu da. Ordutik hona, Gaza eta Zisjordaniaren okupazioa, kolonien ugaltzea, Apartheid harresiaren eraikitzea, Gaza espetxe erraldoia bihurtzea, sarraskiak, atxilotze masiboak eta abar luze bat pairatu behar izan dute.
Urte luze eta mingots hauetan, nazioarteko komunitateak ez du ezer egin palestinarren eskubideen defentsaren alde. Zenbaezinak bihurtu dira Nazio Batuek eta beste erakundeek onartu dituzten ebazpenak, baina ez dira inoiz indarrean jarri. Israelek entzungorrarena egin du eta palestinarren aurkako zapalkuntza aurrera eramateko ez du oztoporik izan.
Egoera honi aurre egiteko eta palestinarren eskubideen defentsaren alde egiteko, 200 talde palestinar baino gehiagok Israelen aurkako nazioarteko boikota egiteko deia egin zuten. Hegoafrikako apartheid suntsitzeko tresna eraginkorra izan zen nazioarteko boikota eta egun palestinarrek pairatzen duten bazterkerian oinarrituriko Estatu sionistaren okupazioari aurre egiteko baliogarria izan daitekelakoan daude. Horregatik, palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israelekin harreman diplomatiko, ekonomiko, kultural eta abar apurtzea eskatzen da.
Euskal Herrian bat egiten dugu deialdi horrekin eta boikota indartzeko konpromisoa hartzen dugu. Ildo horretan, "Elkartasunez" manifestua jarri dugu martxan. Tresna honen bidez, arlo desberdinetako eragileak boikotaren aldeko eragile aktiboak bilakatu nahi ditugu palestinarren askapena lortzen laguntzeko.
Honekin batera, Nakba dela eta, mobilizazioak eta ekitaldiak izanen dira hainbat Euskal Herriko hainbat herritan ostiral honetan. Larunbatean, berriz, manifestazio nazionalera deitu Askapenak Gasteizen, Bilbo plazatik 17.30ean abiatuta.
        PALESTINA ASKATU!!
        ISRAELI BOIKOT!!
Gasteizko Filologia Fafultatean: Maiatzak 13, hitzaldia, 12etan 008 gelan. (IAk antolatuta).
Azpeitia: Maiatzak 15, ostirala, 19:30etan plazan.
Gernika-Lumo: Maiatzak 15, barikua, 20:00etan udaletxe aurrean.
Iruñea: Maiatzak 15, ostirala, 19:00etan Gaztelu Enparantzan (Palestinaren aldeko ekimenak deiturik)
Altsasu: Maiatzak 15, ostirala, Udaletxe aurrean arratsaldeko 7etan.
Judimendi: Maiatzak 15, ostirala, palestinar bazkaria, hitzaldia eta kalejira (Gazte Asanbladak antolatuta).
Zarautz: Askapenak eta Xakela gazte asanbladak antolatuta:
Asteartetik aurrera putzuzulon Palestinari buruzko argazki  eta afitxe erakusketa izango da. Palestinaren inguruko materiala ere salgai izango da.
| Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago) | |
| Microdonación de 2 euros | Donación de importe libre |