Buscar  
10 lagun atxilotu dituzte bidoietan lotuta Magapark ordu terdiz blokeatu ostean
Atzo arratsaldean zozrtzi lagunek bidoietara lotuta ordu terdiz Megaparkeko sarrera blokeatu zuten.
GazteSarea | 23-12-2009 a las 11:48 | 1256 lecturas
www.kaosenlared.net/noticia/10-lagun-atxilotu-dituzte-bidoietan-lotuta-magapark-ordu-terdiz-blokea
Compartir: Publicar en Facebook Publicar en Twitter Publicar en Meneame Publicar en Google Buzz Publicar en Technorati Publicar en Delicious Publicar en AlternativeWeb

Helburua, kontsumismo basatia eta proiektu txikitzaileak salatzea zen. 22:30ak aldera ertzaintzak zortzi lagun horiek eta beste bi atxilotuta eraman zituen, bat bidoietan lotuta zeudenak babesteagatik eta bestea bidoiak atera dituzten furgoneta gidatzearren.

Bidoietan lotutakoekin batera zeuden beste lagunen aurka kargatu zuen ertzaintzak. Beste hiru lagun identifikatu eta desorden publikoagatik inputatu dituzte.

Helburua, esan bezala, kontsumo basatia, AHTa, Koke planta, Supersur autopista eta Makroespetxearen eraikuntza salatzea izan da. Bidea mozten zuten bitartean Olentzeroren ondoko mezua banatu dute

OLENTZEROREN GUTUNA

Kaixo danoi!

Aurten ni olentzero, ez naiz menditik lasterka etorri jesusen jaiotzaren berri ematera ez eta oparirik egitera ezta urte berri baten etorpena ozpatzera. Nazkatuta nago, nazkatuta, gabonak, mega-zentru komertzialetan, gauza inozoak erosten eta benetako zoriona iragarkietan zaltzen dizkigutenarekin nahazten, ematen dituzuelako? zuen arreta deitzera etorria naiz? zuen ingurua mihatu!! Eraiki eta bizitoki dugun mundu hura!!! Itsusia, ankerra, jazangaitza, gizatasun gabea? zer ospatzen du zuon ?zoriontasuna??

Ni zu guztiok dakizuenez, mendia bizi naiz. Urteak urte nere auzokide zuhaitz eta animali, zein izadiarekiko erlazio zuzena izana dut, berdintasunak garatua. Udazken honetan eusko jaurlaritza eta eraikuntza enpresek eginiko akordioa dela eta nere lerren jabetza kendu didate indarrez, hauek Abiadura Handiko Trena zeharkatuko ditu eta. Nere bizitoki den mendiaren zati bat harrobi bihurtuko dute porlana egiteko, eta beste zati bat hondakintoki izango da. Orduan nola nere ingurua suntzitua zen ikusi nuen, nere bizitokia, nere bizimodua? garapenaren izenean, hiri erraldoien mezederako? eta nere buruari galdetu nion: zergatik hiri handiek horren beharrezkoa dute inguruko mendi eta bailarak eta herri txikiak irenstea?? Ikustera jeistea erabaki nuen?

Orduan zuen hiriak ikusi nituen. Zentru komertzialek bereganatuta, non erosten duzuen eta erosiak zareten, porlanesko dorreak non bizi, autopistak eta autopista gehiago egiteko lanak, enpresa erraldoiek eta -ustiaturiko gizakiak, ilara luzeak- ean non gendea ustiatuak izatea erregutzen duten bizirauteko, umeak Telebistak heziturik, gendearen hitzorduak eta iritziak zuzentzen dituzten hedabide ofizialak? Herria bera bere buruaren aurka antolatzen dute agintariek, eta honen autoautolakuntza sahiesten du. Gabon zoriontzuak??? Ezta sinistu ere!!!

Bitartean aldaketa nahi dutenek, iraultzatzen diren horiek, markatu eta kriminalizatuak izaten dira beren ideiak gizartean eta honen etengabeko abiadura handiko aldaketetan tokirik izan ez dezaten. Boterea bizirauten dau, menpekotasuna da garaile eta inor haritik pasatzekotan auzitu ta espetxeratu egiten dute. Baina boteredunek erabiliko errepresioa ez du ezertarako ere balio, bizitza maite dugun guztiok ez gara ez makurtu, ez hitza irentzi, ezta ixilduko ere, beti menderatzen gaituenaren aurrean aurkituko gara.

Ni Olentzero, zera esan nahi dizuet, autoantolakuntzaren bidez, gure berdinen arteko indarrak batuz gure kabuz eginiko borroka ekiteko ta ekintza bide kapitalismoari aurre egiteko, sortzen ari den mundu ikaragarriari eta kondenatzen gaituen bizimodu gizakaitzari aurre egiteko.

KONTSUMISMOARI BOIKOTA!! KAPITALISMOARI EGURRA!!

ZENTRU KOMERTZIALik, AHT-rik, COKErik, SUPERSUR-ik, TENTSIO HANDIKO TORRErik, SUPERPORTURIKrik, MAKRO-ESPETXERIK? EZ BORROKALARI KALERA!!

autoorganizazioa, desobedientzia eta ekintza zuzena

http://www.gaztesarea.info/info/berria.php?id=16033
 
Más información:


Si quieres contribuir a que Kaos en la Red pueda seguir publicando artículos como este, puedes hacer tu donación en:
Paypal (seguro y permite diferentes formas de pago)
Microdonación de 2 euros
Donación de importe libre


Comentarios (0)
La inserción de comentarios en esta noticia está desactivada

Más información en Kaos en la Red
Consumo Responsable Ecología Euskal Herria

Col-lectiu Kaos en la Red - Carrer Ramón Llull 132 Terrassa, el Vallés Occidental (Paísos Catalans)